Harkaitz Canok ekainaren 6an jasoko du 2018ko 111 Akademiaren Saria

0

Amasako Hika txakolindegian ospatuko da aurten sari-emate ekitaldia

Hainbat urtez 111 Akademiaren eszenatoki izan den Andoaingo Bastero kulturgunea utzi, eta aurten Amasako (Gipuzkoa) Hika txakolindegian ospatuko du 111 Akademiak Harkaitz Canori saria emateko ekitaldia; gogora dezagun Canoren Fakirraren ahotsa eleberria izendatu dutela akademiakideek 2018ko libururik gogokoena. Hala, eguraldia lagun, bertaratzen direnek paraje paregabeaz gozatzeko aukera izango dute idazleari saria eman eta txakolina dastatu bitartean. Ekainaren 6an izango da ekitaldi hori, arratsaldeko 19:00etan. Hauxe da prestaturiko egitaraua:

19:00 Bisita laburra Hika txakolindegiaren upategietara.
19:15 Olatz Prat, Josune Marin eta Joxan Goikoetxea musikarien emanaldia.
19:20 Saritutako obraren irakurketa.
19:25 Saria ematea.
19:30 Saritutako obraren irakurketa.
19:35 Olatz Prat, Josune Marin eta Joxan Goikoetxea.
19:40 Amaiera, Roberto Ruiz sukaldariak prestaturiko zizka-mizkak dastatuz.

Ekitaldia, ohi bezala, jende guztiari irekia izango da. Hori bai, etortzeko asmoa dutenek BAIEZTATU egin beharko dute, aurtengo ekitaldiaren ezaugarriak tarteko, zenbat lagun bertaratuko garen aurrez jakitea komeni baitzaigu. Horretarako, idatz iezaguzu akademia@111akademia.eus helbidera edo egiguzu dei edo bidali whatsapp mezua 690-155-397 edo 656-782-521 zenbakietara. Amasa non dagoen ez badakizu zaude lasai, bidaliko dizkizugu bertara iristeko jarraibideak.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu