Xabier Etxaniz Rojok nobela berria kaleratu du

0

Trintxerpeko idazleak hilaren 15ean aurkeztuko du Donostian bere hirugarren eleberria

Erein argitaletxeak apirilaren 15erako iragarri du Xabier Etxaniz Rojoren Denok gara Google eleberriaren aurkezpena. Donostiako Udal Liburutegiko sotoan izango da ekitaldia goizeko 11:00etan, eta idazleak Inazio Mujika Iraola editorea izango du lagun.

Xabier Etxaniz Rojoren hirugarren eleberria da honakoa; Koadro isila (2003) eta Waterloo-n galdutakoak (2016) dira aurreko biak.

Sinopsia
Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea.
Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara.
Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu