Igartza bekaren deialdi berria argitaratu dute

0

Ekainaren 30a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna

XXII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako bekaren deialdiaren oinarriak aurkeztu berri ditu Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearekin laguntzarekin.
Parte-hartzaileek ekainaren 30era arteko epea izango dute proiektuak aurkezteko, eta honako baldintzak bete beharko dituzte: 35 urte bete gabe izatea; aurretik lan argitaraturik izatekotan helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea; aurreko edizioetan Igartza bekaren titularra ez izatea; eleberria edo ipuin-bilduma aurkeztea, jatorrizkoa eta euskaraz sortua; eta azkenik, ez da onartuko lehiaketaren batean saritutako eta argitaratutako idazlanik ez osotasunean ez zati batean, ezta moldatutako idazlanik ere.

Epaimahaiak Garazi Kamiok, Igor Estankonak eta Ana Jakak osatuko dute, eta irailaren 15a baino lehen izendatu beharko dute lan sariduna.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu