Edu Zelaietak kronika bilduma eman du argitara

0

Zutabegile gisa egindako lanarekin lotuta daude ‘Mundutik mundua’ liburuko kronikak

Pamiela argitaletxearekin eskutik kaleratu du Edu Zelaietak ‘Mundutik mundua. Arabako hitzontzi baten kronikak’ liburua, eta Donostian aurkeztuko dute apirilaren 4an, 11:45ean Udal Liburutegiko sotoan. Gasteizko idazlearekin batera bertan izango da Pamiela etxeko Jose Angel Irigaray ere. Zelaietak zutabegile gisa egindako lanarekin lotuta daude liburu honetako kronikak.

Egileari buruz
Gasteizen jaio zen Edu Zelaieta 1973an. Irakaslea, idazlea eta itzultzailea da. Euskaltegian, ikastolan eta unibertsitatean aritu da irakasle; gaur egun, EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultatean dihardu, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren sailean.
Idazle-lanari dagokionez, poesian nabarmendu da batez ere, eta lau liburu eman ditu argitara: Jendakiak urruneko familiatan (2002), Mugaldekoak (2004), Aldaira urdinak (2010) eta Ispilu biluziak (2016). Bigarren liburutik jalgi zen Mugaldekoak taldea, eta hiru disko publikatu ditu literaturaren eta musikaren arteko uztardura baliatuta: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006), Begiak lekuko (2012) eta Galdemoduen trilogia (2017). 40 urteak ongi beteak izan arte ez dio Haur Literaturari ekin. Lehenbizi, 2016az geroztik, itzultzaile gisa; ondotik, egile moduan: Amets anfi bio (2018) eta Torlojuak (Txabi Arnal Gilekin batera, 2018).

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments