Maite Gurrutxaga ilustratzailearen erakusketa Donostiako Tabakaleran

0

Apirilaren 22ra arte egongo da ikusgai ‘Txori bat leihoan’ erakusketa

Katapulta plataformak antolatuta, Maite Gurrutxaga ilustratzaileak (Amezketa, 1983) ‘Txori bat leihoan’ izeneko erakusketa zabaldu du Donostiako Tabakaleran. Gurrutxagak azken urteetan egindako ilustrazioen bilduma da ‘Txori bat leihoan’, eskuz eginak denak, horixe baita artistaren sortzeko modua.

Bi atal ditu erakusketak: batetik, bozeto liburuak daude; bestetik, azken urteetan egindako bost liburuetako 21 original.

Liburuaren Egunaren bezperara arte, apirilaren 22ra arte egongo da ikusgai erakusketa.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu