Jose Luis Otamendik poema-bilduma berria plazaratu du

0

Otsailaren 28an aurkeztuko du Donostian

Disoluzio agiriak titulupean kaleratu du Jose Luis Otamendik bere poema-liburu berria. Susa argitaletxeak eman du argitara, eta otsailaren 28an aurkeztuko dute Donostian, 11:00etan Udal Liburutegiko sotoan.

Sinopsia
“Beste poesia molde bat behar du une honek”, diosku Jose Luis Otamendik. Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu liburu honetan, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du. Zahartzen ari den gorputz baten kezkak, minak eta grinak ageri zaizkigu poemotan, giro politiko eta sozialari erreparatzen dion gorputz bat, bera baino lehenago zahartutakoen zaintzaren bidez etorriko zaiona ikusten duena. Aurreko liburutik bost urte igaro diren honetan, idazlearen hasierako poemetako samurtasuna eta surrealismoa aurkituko ditu irakurleak liburuan, urteek eman dioten aberastasun teknikoarekin.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu