Uxue Alberdik Lisipe bildumako bosgarren alea idatzi du

0

Martxoaren 4an aurkeztuko du Donostian emakume bertsolarien testigantzekin osatutako liburua

Kontrako eztarritik titulupean kaleratu du Uxue Alberdik Lisipe bildumako bosgarren alea izango den saiakera, emakume bertsolarien testigantzekin osatua. Susa argitaletxeak martxoaren 4rako iragarri du liburu aurkezpena, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan egingo dena goizeko 11:00etan.

Sinopsia
Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu lisiperen bosgarren ale honetan. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; bertsolaritza praktika sozial bat baita eta praktika sozial oro baita gure garaiko botere harremanen dispositibo. Hala adieraziko dute elkarrizketatuek.
Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Hori entzuten dugu behin eta berriro, baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Guk badakigu emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela, eta, Alberdik bikain argitzen duen moduan, gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu