Haur Literaturako Mikel Zarate Sariaren aurtengo deialdia aurkeztu dute

0

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 31 izango da, eta epaimahaiak hilabeteko epea izango du erabakia hartzeko

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak haurrentzako irakurgai berriak sortzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatu dute.

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.
 Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala (Mikel Zarate Saria). Aretxalde, 1. 48196 Lezama.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 31 izango da, eta epaimahaiak hilabeteko epea izango du erabakia hartzeko. Leire Bilbao Barruetabeña, Miren Agur Meabe Plaza eta Xabier Mendiguren Elizegi izango dira epaimahaikideak.

3.000 euroko sari bakarra banatuko da. Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik.

Informazio gehiago hemen.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu