Garazi Goiak eta Goizalde Landabasok elkarlanean ondu dute ‘1.362 km euri’

0

Otsailaren 22an aurkeztuko dute Donostian Xabier Mendiguren editorea lagun dutela

Garazi Goiaren eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketaren emaitza da 1.362 km euri liburua, Elkar argitaletxeak plazaratu duena eta otsailaren 22an Donostian aurkeztua izango dena. Goiarekin eta Landabasorekin batera, Xabier Mendiguren editorea ere aurkezpenean izango da.

1.362 km euri
Uztailetik uztailera, euria. Gutunetik gutunera, epela. Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketak urtebete eman du euriari bizkar eman guran. Ezin, ordea. Teknologiaren modernismoa, denbora gabezia eta gramatika akatsez betetako mezuak gailentzen diren garaiotan, benetako eskutitzak idazten dizkiote elkarri: bizitzaz, eguraldiaz, eguneroko kontuez, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez.
Emakume ahaztuak, emakume desagerraraziak, erreferentziazkoak izan beharko luketen emakumeak baina itzalean gelditu zirenak: argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak, pandero-joleak… Goizalde Landabasok eta Garazi Goiak gogoratu nahi dituzte, aldarrikatu, eta historiak ukatu dien lekua eman gutunotako lerro eta euri artean.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu