Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdia aurkeztu dute

0

Parte-hartzaileek apirilaren 30era izango dute lanak aurkezteko epea

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz, Kutxa Fundazioak 2019. urteari dagokion XLIII. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin berri du. Bi urtez behin antolatzen da sariketa hau.

Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak bi kategoria ditu, olerkia eta nobela, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Lehenari dagokionez, gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerki lanak onartuko dira; nobelaren kasuan, berriz, gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioak. Olerki saileko saridunak 15.000 € jasoko ditu, eta nobelaren kategoriakoak 25.000 €.

Lan bakoitzaren kopia bat bidali behar da paperean (bi aldetatik inprimatuta eta egoki koadernaturik edo josita) honako helbidera:

“2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak”, Gureak Marketing.
Gurutzegi Bidea 14-18. Pabellón 9. Belartza.
20018 Donostia.

Eta kopia bat PDF formatuan hona: literatursariak@kutxa.eus

Apirilaren 30ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Informazio gehiago hemen.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu