Zabalik da III. (H)Ilbeltza Bekarako lanak aurkezteko epea

0

Parte-hartzaileek maiatzaren 10a izango dute lanak aurkezteko azken eguna. Aurten sormenezko lanak sarituko dituzte.

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko helburuz (H)Ilbeltza Bekaren hirugarren edizioa aurkeztu berri dute izen bereko elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak. Helburu hori erdiesteko bi modu eskaintzen ditu beka honek: munduko literatura beltza euskaratzea eta euskarazko literatura beltza hedatzea. Hala, bi gauza saritzen dituzte txandaka: jatorriz beste hizkuntza batean sortutako lanen itzulpenak eta jatorriz euskaraz sortutako lanak.

Lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen, Miel A. Elustondok irabazi eta aurtengo (H)ilbeltzan aurkeztu dutena: Kezko bola batek itoak birikak. Iaz Patricia Highsmithen The blunderer nobela itzultzeko deialdia egin zen, eta Josu Barambonesek irabazi zuen; urte amaieran kaleratuko da euskaraz. Aurtengo edizioan, sormenezko narratiba lanak aurkezteko deialdia egin dute.

Lanak aurkeztu nahi dituztenek zabalik dute horretarako epea maiatzaren 10era bitartean. Hemen aurki daitezke 2019ko bekaren oinarriak.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu