Uxue Alberdik irabazi du 2017ko 111 Akademiaren Saria

0

111 Akademiako kideek idazle elgoibartarraren Jenisjoplin eleberria izendatu dute iazko obrarik gogokoena eta, beraz, 2017ko saria irabazi du

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izendatuta, Uxue Alberdik idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Jenisjoplin eleberriak jasoko du 2017ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 8an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2017an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 198 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro izan ziren bi finalistak, eta Alberdiren lana suertatu da garaile. Gauzak horrela, orain irabazleari saria ematea baino ez da geratzen.

Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 10ean ospatzea aurreikusten dute antolatzaileek, Andoainen.

Publizitatea

 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu