Uxue Alberdi eta Maddi Zubeldia, 2017ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

1

Akademiakideek Deserria haurtzaro eta Jenisjoplin eleberrien artean hautatu behar dute sariduna

2017. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak amaitu berri du bigarren bozketa txanda, otsailaren 16an martxan jarri eta martxoaren 15era arte zabalik eduki duena. Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama, Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro, Alberto Ladron Aranaren Jainkoen zigorra, Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta Iñigo Urdinagaren Surflaria eta paradisua izan dira lehian bigarren txanda horretan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten bost obrak, alegia. Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40a lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera pasatu dira: Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro eta Uxue Alberdiren Jenisjoplin. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 8ra bitartean.

Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2017ko 111 Akademiaren Saria, eta sari banaketa maiatzaren hasieran egitea aurreikusten du, Andoainen.

Iruzkina idatzi

1 Iruzkin Honi buruz "Uxue Alberdi eta Maddi Zubeldia, 2017ko 111 Akademiaren Sariko finalistak"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
ainara

aitortu behar dut Uxue Alberdirena ez dudala oraindik irakurri, baina Maddi Zubeldiarena aunitz gustatu zait…