Asel Luzarragak nobela berria aurkeztuko du Donostian eta Bilbon

0

Martxoaren 20an izango da Donostiako aurkezpena, eta 23an Bilbokoa

Asel Luzarragak Elkar argitaletxearekin plazaratu berri du bere nobela berria, Bioklik, eta Donostian eta Bilbon aurkeztekotan da datozen egunetan: martxoaren 20an goizeko 11:00etan Donostiako Elkar aretoan izango da Xabier Mendiguren editorea lagun duela; eta hilaren 23an Bilboko Bira kulturgunean aurkeztuko du Biokilik arratsaldeko 19:00etan.

Sinopsia
Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena eta garbia dirudi sistemak, hiritar guztien parte-hartzea eskatzen eta bermatzen duena, baina perfekzio horren ifrentzua ezagutuko du Txetxu Urrutik, bere emazte Nere Pozaren hilketagatik salatu eta atxilotzen dutenean.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar