Haur Literaturako Mikel Zarate Sariaren aurtengo deialdia zabalik dago

0

Apirilaren 30ean amaituko da lanak aurkezteko epea

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak haurrentzako irakurgai berriak sortzeko Mikel Zarate lehiaketaren aurtengo edizioa jarri dute abian. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.
 Hiru ale bidali beharko dituzte parte-hartzaileek, agerian idazlearen nortasuna azaldu gabe, eta horiekin batera gutun-azal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Idazlanak helbide honetara bidali behar dituzte apirilaren 30a baino lehen: Lezamako Udala (Mikel Zarate Saria). Aretxalde, 1. 48196 Lezama.

Epaimahaiak 2018ko maiatzaren 31 baino lehen hautatu beharko du irabazlea. Hauexek izango dira epaimahaikideak: Leire Bilbao Barruetabeña, Miren Agur Meabe Plaza eta Xabier Mendiguren Elizegi. 3.000 euroko sari bakarra banatuko da.

Publizitatea

Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik.

Hemen informazio gehiago.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar