Txomin Peillenek ipuin liburu berria plazaratu du

0

Urtarrilaren 12an aurkeztuko du Donostian

Zaldi beltzak zeruan titulupean kaleratu du Txomin Peillenek bere lan berria. Ipuin beltzak bildu ditu bertan: Gauaz ibiltzen dana liburuaren hiru kapitulu hasteko eta bost ipuin segidan. Pamiela etxeak urtarrilaren 12rako iragarri du Peillenen liburuaren aurkezpena, goizeko 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko sotoan. Idazlearekin batera bertan izango dira Pamiela etxeko Jose Angel Irigaray eta (H)Ilbeltza elkarteko Elurre Iriarte.

Esan bezala, Gauaz ibiltzen dana liburuaren hiru kapitulu aurkituko ditu irakurleak Txomin Peillenen lan berri honetan. Lehenago idatzi bazuen ere, 1967an argitaratu zuen Peillenek Gauaz ibiltzen dana nobela beltza.”Omenaldi gisakoa da 50 urte bete dituen nobelari”, adierazi dute Pamiela etxetik. Horrekin batera, beste bost ipuin bildu ditu liburuan, “beltzetan beltzenak eta ongi girotuak”, horietako bakarra aurretik argitaratua.

Publizitatea

Sinopsia
Herentzia batekin desagerpen baten berri duen anaiaren bilaketa; mafiako buruaren hilketa eta ordezkoarengatik lehia; Milanon ondarearekin batean arrebaren joko zikina ezagutzen duenaren ibiltzeak; lan bila dabilen gazteak familietan gertatzen diren zikinkeriak deskubritzen; hildakoekin lanean eta bizidunekin jostetan aritzen den lege-medikua…

 

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar