Urtarrilaren 15etik 21era ospatuko da Baztanen Euskal Nobela Beltzaren Astea

0

Hilaren 20rako egun osoko egitaraua prestatu dute

Liburu aurkezpenak, solasaldiak, ikuskizunak eta baita Susmagarrien Gaua ere. Denetarik dakar urtarrilaren 15etik 21era Baztanen ospatuko den (H)Ilbeltzak, Euskal Nobela Beltzaren Asteak.  Ernesto Prat Urzainki eta bere Telleria eta gero, zer? nobelari buruzko solasaldiak emango dio hasiera egitarauari ilbeltzaren 15ean, eta Hama(H)iru ate ikuskizunarekin agurtuko dute (H)ilbeltzakideek 2018ko Euskal Nobela Beltzaren Astea.

Hona hemen, prestatu duten egitaraua:

Publizitatea

ILBELTZAREN 15A, ASTELEHENA:
Idazleekin solasean. Arizkungo Liburutegi beltzan, 19:30ean (Medikuaren etxea).
Telleria eta gero, zer? liburuaren inguruan Ernesto Prat Urzainkirekin solasean.

ILBELTZAREN 17A, ASTEAZKENA:
Solasaldia. Amaiurko elkartean, 19:00etan.
Txomin Peillenekin solasaldia.
Elkarrizketatzailea: Jose Angel Irigaray.

ILBELTZAREN 19A, ORTZIRALEA:
Zinema. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, 19:00etan.
Chinatown filma.
Nerea Arrutik aurkeztua.

ILBELTZAREN 20A, LARUNBATA:
Mahai-ingurua. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, 11:00etan.
Beltzaren estereotipoak literaturatik ikusentzunezkoetarat.
Iratxe Fresneda eta Irati Jimenez.
Moderatzailea: Arantxa Iturbe.

Bazkaria Erratzuko elkartean 14:00etan. Ondotik, liburu aurkezpenak:
Arrutiren banda: Jon Arretxe.
Bihotz ebatsiak: Pierre Mestrot.
Modus operandi antzezlanaren gidoia: Galder Perez.
Danba!: John Andueza.

Iluntzean: Susmagarrien Gaua.

ILBELTZAREN 21A, IGANDEA:
Ipuin antzeztua. Anizen, 11:00etan.

Hama(H)iru ate ikuskizuna Iruritako Jauregiarten, 19:00etan.
Mitxel Sarasketa, Iñigo Beltzunegi eta (H)ilbeltzakideak.

 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu