Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’, galegoz ere bai

0

Isaac Xubinek itzuli du eta Xerais argitaletxeak plazaratu berri du

Katalanez, gaztelaniaz eta portugesez itzulirik argitaratu zuten aurrena, eta orain galegoz atera da Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua. Isaac Xubin idazleak itzuli dut euskaratik galegora, eta egoitza Vigon daukan Xerais argitaletxeak plazaratu berri du A hora de espertarmos xuntos titulupean.

Uriberen nobela euskaraz kaleratu zuen Susa argitaletxeak jakinarazi du, bestalde, 2018an frantsesez kaleratuko duela Le Castor Astral etxeak. Edurne Alegria ari da itzulpena egiten.

Publizitatea

Elkarrekin esnatzeko ordua eleberriak 2016ko 111 Akademiaren Saria irabazi zuen. Irakurri hemen liburu sarituaren harira 111 aldizkariaren pasa den ekainean egindako elkarrizketa.

 

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz