Azaroaren 30ean aurkeztuko du Anjel Lertxundik nobela berria

0

Erein argitaletxeak beste hainbat nobedade ere aurkeztuko ditu azaroko azken astean

Azaroaren 30erako iragarri du Erein argitaletxeak Anjel Lertxundiren lan berriaren aurkezpena: Horma titulupean kaleratu du idazle oriotarrak bere nobela berria, eta Donostiako Udal liburutegian aurkeztuko du hilaren azken egunean goizeko 11:00etan.

Lertxundirekin lanarekin batera, beste hainbat liburu berri aurkeztuko ditu Donostiako argitaletxeak abenduaren 1era bitartean. Horien artean dira Jon Arretxek Basauriko sanfaustoetan kokatu duen Arrutiren banda (azaroak 22); Alaine Agirreren Maren eta Libe (azaroak 21); Nerea Arrienen Hirutter (azaroak 29) eta Atrapa eguna (azaroak 24), helduei zuzendua bata eta haurrei bestea; edota Ruben Ruizen Oihartzun isilak (azaroak 24), umeei zuzendua hori ere.

Publizitatea

 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu