Beatriz Chiviteren eta Mitxelko Urangaren lan berriak plazaratu ditu Ereinek

0

Poesia bilduma ondu du iruñearrak eta saiakera berria dakar besapean Berangoko idazleak

Erein argitaletxeak ekitaldi berean aurkeztuko ditu Beatriz Chiviteren Biennale poesia bilduma eta Mitxelko Urangaren MisEntropia saiakera. Azaroaren 15ean izango da ekitaldi hori, eguerdiko 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Chiviteren Biennalek Blas de Otero-Bilbo Uria Nazioarteko IX. Poesia Lehiaketa irabazi du eta Urangaren MisEntropia Bilboko Udalak ematen duen Miguel De Unamuno XVII. Sariaren jabe da.

Aipatu bi lanez gain, 2015-2016ko Gabriel Aresti Sariak eta Premios Gabriel Aresti 2015-2016 liburuak ere aurkeztuko ditu Donostiako argitaletxeak ekitaldi horretan. Euskarazkoak Katixa Agirreren, Aritz Gorrotxategiren, Urt Zubiaurreren, Gontzal Sánchezen eta Itziar Beasainen lanak biltzen ditu. Bi liburu horiek XXXII-XXXIII. Bilbao Hiria Ipuin Lehiaketako saridunen bildumak dira.

Publizitatea

Honako hauek hartuko dute parte hilaren 15eko aurkezpen ekitaldian: Beatriz Chivitek (Yakartatik), Mitxelko Urangak, Aritz Gorrotxategik, Urt Zubiaurrek eta Inazio Mujika editoreak.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz