Xaguxar bildumako lau titulu berri aurkeztuko ditu Elkarrek urriaren 24an

0

8 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei begira plazaratutako lanak dira

Elkar argitaletxeak urriaren 24rako iragarri du haur eta gazte literaturako Xaguxar bildumako lau libururen aurkezpena: Alaine Agirrek eta Xabier Mendigurenek, Garazi Kamiok, Lur Gallastegik eta Antton Kazabonek idatzi dituzte istorio horiek, eta Mikel Santos ‘Belatz’, Eider Eibar, Susana Martin eta Enrique Morente izan dira testu horientzako irudiak egin dituztenak.

Aurkezpen ekitaldia hilaren 24an izango da goizeko 11:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Publizitatea

Munstro txikiak. Mamutxo bere gurasoen bila 
Alaine Agirre eta Xabier Mendiguren / Mikel Santos ‘Belatz’ (IL.)
Mamutxok kasualitatez deskubrituko du bere gurasoak, hiltzat jotzen zituenak, bizirik daudela, Parisko jolas-parke batean preso. Bere lagunak konbentzituko ditu haien bila joateko, eta bidean mila abentura eta kalentura pasatu beharko dute.

Akats bat lehenengo lerroan
Garazi Kamio / Eider Eibar (IL.)
Ingek argi zuen bere bizitzaren lehenengo lerroan akats bat zegoela, eta hori zuzentzen hasteko, bere buruari Gartxot izena jarri zion. Horrenbestez, Gartxot bere benetako izena da orain, eta Inge aldiz, plastikozko izena.

Limoiondoaren loreak
Lur Gallastegi / Susana Martin (IL.)
Violeta eta Luna, Claudia eta Daniela ama-alabek familia bat osatzen dute Inaxirekin batera. Elkarrekin bizitzen jarri ziren Inaxi gaixotu ondoren. Violetak, ordea, ustekabean bidaia bat egin behar izan du sorterrira, Nikaraguara.

Errekak oiloari
Antton Kazabon / Enrique Morente (IL.)
Zubia errekaren inbidiatan bizi da. Astoa eta oilarra, beti sesioan. Otsoak zakurra izan nahi du eta zakurrak otso. Euria eta elurra, berriz ez daude gustura daukatenarekin. Katua eta sagua ez dira elkarrekin batere ondo moldatzen…

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz