Ipuin liburu berria ondu du Peru Magdalenak

0

Urriaren 25ean aurkeztuko du Donostiako Elkar aretoan

“Ipuin laburrak, ipuin zoroak, ipuin zoragarriak”. Halakoak omen dira Peru Magdalenaren Ametsondoa liburu berria osatzen duten ipuinak, Elkar argitaletxeak zabaldutako oharrak dioenez. Hilaren 25erako iragarri du Donostiako etxeak Durangoko idazlearen lan berriaren aurkezpena, 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Publizitatea

Ametsondoa
Pentsamenduak eta sentsazioek bat egiten duten puntuan, filosofiari arrazionaltasuna kenduta, mistikari umorea erantsita, literaturaren lilura bere baitan duten pieza txiki, jostagarri, paradoxazkoak asmatu ditu Peru Magdalenak. Errekak eta loreak, ispiluak eta txoriak, maitaleak eta zaldiak, perretxikoak eta desertuak topatuko ditu irakurleak orriotan zehar, baina batez ere gogoa biluzteko gonbidapen bat, begiak zabalik amets-itsaso honetara dzanga egiteko. 

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz