Kepa Larreak bi saiakera berri aurkeztuko ditu urriaren 3an Donostian

0

Pamiela etxeak eman ditu argitara basauriarraren bi lanak

Mina edo libertatea! eta Biba Mina! Kontuak eta kantuak titulupean kaleratu ditu Kepa Larreak Xabier Mina nafarrari buruz ondu dituen bi saiakerak. Xabier Mina Frantziako iraultzaren bezperan jaio zen Nafarroan (1789). Ikasia, euskalduna, Nafarroako gerrillarien burua Frantsestean, Estatuko presoa Frantzian eta Mexikoko gudaroste insurjentearen jenerala independentzia gerrateetan. Nafar gaztea legenda bilakatu zen. Ekintzak bata bestearen ondotik zetozkion. Minaren istorioak eta gertaerak ahoz aho zabaldu ziren, egiazkoak zein gezurrezkoak. Nafarroan mila gizoneko gerrillari taldea zuzendu zuen, Nafarroako Dibisioaren ernamuina izango zena. Mexikora gudaroste txiki bat eraman zuen, Europako eta Ameriketako 30 ofizial prestuez osatua; horietatik gutxi batzuk baino ez ziren bizirik irtengo. 1817an, 28 urte zituela, Mexikon Borboi erregearen gudarosteak atxilotu eta atzetik fusilarazi zuten, traidoreen antzera. Mexikon, berriz, maila goreneko heroi bilakatu zen. Askatasunaren eta independentziaren alde borrokatu zuen beti. Xabier Mina hil eta lau urtera Mexikok independentzia erdietsi zuen.

Pamiela etxeak urriaren 3rako iragarri du bi liburuen aurkezpena. Donostiako Udal Liburutegiko sotoan izango da goizeko 11:00etan.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz