Zabalik da Xabier Lete Poesia Sarirako lanak aurkezteko epea

0

Parte-hartzaileek abenduaren 15a baino lehen bidali behar dituzte lanak Koldo Mitxelenara

Xabier Lete Nazioarteko IV. Poesia Sarirako lanak aurkezteko epea zabaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Lanak aurkezteko epea abenduaren 15ean itxiko da eta 12.000 euroko sari bakarra egongo da.

Euskaraz idatzitako lanak aurkeztuko beharko dituzte parte-hartzaileek, originalak, argitaratu gabeak, eta gai, neurri eta errima librekoak. Lanaren bost ale aurkeztu behar dituzte, grapatuta edo behar bezala koadernatuta, eta kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena jarri beharko dute. Barruan, honako datu eta dokumentuak: egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NA edo pasaportearen fotokopia, eta ohar bio-bibliografiko laburra.

Lanak, helbide honetara bidali behar dituzte: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia.

Laugarren edizioa izan du aurtengoa Gipuzkoako Foru Aldundiak bi urtez behin antolatzen duen Xabier Lete Poesia Sariak. Aurreko hiru edizioetako irabazleak Asier Serrano, Luis Garde eta Karlos Linazasoro izan ziren.

Informazio gehiago hemen.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments