Uxue Alberdik nobela berria kaleratu du

0

Jenisjoplin izenburupean ondu du bere bigarren eleberria

Susa argitaletxeak urriaren 6rako iragarri du Uxue Alberdiren nobela berriaren aurkezpena. Jenisjoplin titulupean aterako da argitara elgoibartarraren bigarren eleberria. Honela dio sinopsiak: Nagore Vargas Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko. Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.

Aulki-jokoa izan zen Alberdiren lehenengo nobela (Elkar, 2009), eta bi narrazio-liburu ere baditu: Aulki bat elurretan (Elkar, 2007) eta Euli-giro (Susa, 2013).

Publizitatea

Haur eta gaztetxoei zuzendutako makina bat lan ere badu; horien artean 2016an Haur eta Gazte Literatura arloko Euskadi Saria eman zion Besarkada (Elkar, 2015), Maite Gurrutxaga ilustratzailearekin batera ondua.

 

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz