Poesia Orduak Donostian irailaren 4an eta 5ean

0

Paddy Rekalde eta Beatriz Chivite dira aurtengo protagonistak

Hamargarrenez ospatuko da Donostian Poesia Orduak jaialdia, Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen elkarteak antolatuta. Paddy Rekalderen eta Beatriz Chiviteren emanaldiek osatzen dute irailaren 4rako eta 5erako prestatu duten egitaraua. Victoria Eugenia Club aretoan izango dira bi saioak arratsaldeko 19:30ean.

Jukebox EkaHitza (irailak 4)
Paddy Rekaldek 2011n Susa etxearen eskutik plazaratu zuen Spray poesia-bilduman oinarritutako ikuskizuna da. Deustuko idazlearen hitzak jantziko dituzte Arkaitz Callado DJ Itsuaren doinuek eta Oier Floresen lan bisualek.

Publizitatea

Pekineko kea (irailak 5)
Beatriz Chivitek aurten Pamiela etxearekin argitaratu duen izen bereko olerki-liburuan oinarritutako emanaldia da. Iruñeko idazleak Paula Olaz eta Javier López Jasoren musika eta Mar González Ruiz de Larramendiren bideoak izango ditu lagun Victoria Eugenia Club aretoko oholtzan.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz