Dani Maizen lanak ikusgai Aieteko Ilustratzailearen Txokoan

0

Irailaren 20tik abenduaren 10era arte izango da erakusketa bisitatzeko aukera

Donostiako Aieteko Ilustratzailearen Txokoan Dani Maizen lanak jarriko dituzte ikusgai irailaren 20an, eta abenduaren 10era arte egongo da zabalik Aieteko kultur etxean ilustratzaile basauriarraren sorkuntza lanek osaturiko erakusketa. Ordutegi hauxe izango du:
-Asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:30era.
-Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
-Igandeetan 10:00etatik 14:00etara.
-Astelehen eta jai egunetan itxita.

Galtzagorri elkarteak Donostia Kulturarekin batera sortutako proiektua da Aieteko Ilustratzailearen Txokoa. 2012ko urrian inauguratu zenetik, ilustratzaile ugarik jarri dituzte ikusgai euren lanak bertan: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena ‘Mattin’, Ainara Azpiazu ‘Axpi’, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty eta Maguma.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz