Julene Azpeitia lehiaketarako ipuinak aurkezteko epea zabalik

0

Irailaren 30ean amaituko da lana aurkezteko epea

Zumaiako Udalak Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 30. edizioa antolatu du aurten. Edozein gairen inguruan euskaraz idatzitako lanak aurkeztu beharko dituzte parte-hartzaileek, originalak eta aurrez argitaratu gabeak. Lehenengo saria 3.000 eurokoa izango da, bigarrena 1.500 eurokoa  eta Zumaiako onenaren saria 1.000 eurokoa.

Lanak irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar zaizkio Zumaiako Udalari.

Publizitatea

Informazio gehiago hemen.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz