Agustin Zubikarai sarirako lanak aurkezteko epea zabalik dago

0
Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Irailaren 30era arte aurkez daitezke proiektuak Ondarroako Udalean

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak nobelak sortzeko Augustin Zubikarai saria antolatu dute aurten hamazapigarrenez, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Eleberriak idazteko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, eta argitaratu ez direnak. Parte hartzeko kontakizunaren lagina aurkeztu behar da, eta behin saria erabakita, urtebete edukiko du irabazleak lana amaitzeko.

Irailaren 30era arte aurkez daitezke proiektuak Ondarroako Udalean (mrey@ondarroa.eus). Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatuta epaimahaiak urriaren 31 baino lehen izendatuko dute irabazlea. 6.000 euroko beka jasoko du hark.

Publizitatea

Informazio gehiago hemen.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz