Uztailaren 14tik 16ra ospatuko dira Eako Poesia Egunak

0

Poesia ardatz hartuta, gisa askotako emanaldiak aurkituko ditu poesiazaleak Ean ostiral iluntzetik igandera arratsera bitartean

Marrazkia azalean, azala hitzetan lelopean ospatuko dira aurten Eako Poesia Egunak. Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga izango dira ostiral iluntzeko 20:00etan aurtengo edizioa abian jarriko dutenak: Biba voi! Dario Fo eta Franca Rame akordua irakurraldi antzeztua eskainiko dute Eskolondon. Hortik aurrera, errezitaldiak, kantaldiak, hitzaldiak eta beste aurkituko ditu igande arratsaldera bitartean Eara gerturatzen den poesiazaleak.

EGITARAUA

Publizitatea

Uztailak 14, barikua:

  • Irakurraldi antzeztua: Biba voi! Dario Fo eta Franca Rame akordua
    Mikel Martínez eta Irati Agirreazkuenaga
    20:00etan
    Eskolondon
  • Irakurraldia: Erori da, erori da Gernika libre hura!
    Mikel Martínez
    20:40ean
    Eskolondon
  • Errezitaldia: Izenak, sagutxo bat eta itsasontzia 
    Isaac Xubín
    22:00etan
    Eskolapen
  • Kantaldia: Errime 
    22:30ean
    Eskolapen

Uztailak 15, zapatua:

  • Hitzaldia: Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
    Xabier Gantzarain
    11:00etan
    Moilan
  • Errezitaldia: Alfonsina eta itsasoa
    Uxue Alberdi, Iñaki Zabaleta eta Txakur Gorria
    13:00etan
    Moilan
  • Herri-bazkaria
    15:00etan
    Bedaronan
  • Kantaldi-errezitaldia: Da nola / Egunsentitik ilunabarrera 
    Inun eta Amaiur B. Blasco
    17:30ean
    Bedaronako plazan
  • Ikuskizuna: Hariak
    Ertza konpainia
    20:30ean
  • Kontzertua: Estomatolito 
    Anticontinente
    23:00etan
    Eskolapen

Uztailak 16, domeka:

  • Hitzaldia: Artea literaturaren kontra
    Ismael Manterola
    11:00etan
    Eskolondon
  • Ikuskizuna: Ele! Lorca-Lauaxeta
    Karabansai konpainia
    13:00etan
    Eskolondon
  • Herri-bazkaria
    15:00etan
    Natxituko bolatokian
  • Errezitaldia: Aho bete amets: haurrak, poesia eta gu. 
    Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Pello Ramírez, Sahatsa Ramírez eta Ainara Azpiazu.
    17:30ean
    Natxituko bolatokian

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz