Saizarbitoriaren CIEN METROS argitaratu du Erein argitaletxeak

0
Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Biblioteca Ramon Saizarbitoria saileko laugarren liburu da

Erein etxeak uztailaren 3rako iragarri du Ramon Saizarbitoriaren Cien metros liburuaren aurkezpena. Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan izango da hitzordua goizeko 11:30ean, eta egileaz gain bertan izango dira, Jon Kortazar, hitzaurrearen egilea, eta Iñaki Aldekoa editorea ere.
Duela hiru urte argitaratu zen Biblioteca Ramon Saizarbitoria saileko lehen liburua: Guárdame bajo tierra. Gero etorri ziren Amor y guerra eta La educación de Lili. Orain Cien metros eleberri gogoangarriaren txanda da, irakurle askorengan itzal luzea izan duena: Euskaraz 1974rako idatzia, 1976 arte argitaragabea, urte berean garaiko agintariek edizioa bahitu eta harrezkero izenburu enblematikoa bihurtua. Peripezia horiek guztiek izan zuten eragina liburuaren harrera eta irakurketan, eta ez beti onerako; izan ere, ez baitago Cien metros honetan mezu heroiko-epikorik, alderantziz: modu horretan hil beharraren absurdua iradokitzen du eleberriak.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Iruzkina idatzi

Izan zaitez lehena iruzkina uzten!

Harpidetu
avatar
wpDiscuz