Isaac Xubin poeta galiziarrak emango dio hasiera Literaturiari

0

Noite galega emanaldian izango da Xubin, Jose Luis Otamendi eta Jon Benitorekin batera

Maiatzaren 19an, ostegunarekin jarriko da abian 2016ko Literaturia. Aurten, Plazer hutsa goiburupean, hilaren 22ra arte luzatuko da liburu aurkezpen, errezitaldi, antzezlan, kontzertu eta abarrez osatutako egitaraua. Lehen egunerako Noite galega emanaldia iragarri dute antolatzaileek: luntxa eta Joseba Sarrionandiaren poemen errezitaldia, Isaac Xubin poeta galiziarrarekin. Haren ondoren, Jose Luis Otamendi eta Jon Benito ere ariko dira. Arratsaldeko 19:30erako jarri dute hitzordua, San Pelaioko Iñurritza sozietatean.

Biharamunean Miren Agur Meabek egingo du irekiera-hitzaldia, eta ondoren Anne Sextonen poemak hitzez, gorputzez eta soinuz jantziko dituzte Harkaitz Canok Ainara Gurrutxagak eta Iban Urizar Amorantek Ene maite kuttun guztiak emanaldian. 

Hilaren 21erako, besteak beste, Metrokoadrokaren Mr. Señora teatro-errezitaldi dramatizatuaren estreinaldia eta Ruper Ordorikaren kontzertu intimoa iragarri dituzte antolatzaileek, eta iganderako Ekhiñe Eizagirreren poemen errezitaldia edota Joseba Irazoki eta Beñat Axiariren Maitiak galdegin zautan emanaldia, beste hainbaten artean.

Ikus hemen egitaraua osorik. 

 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu