Letrak eta Futbola jardunaldiak Bilbon azaroaren 2tik 6ra

1

Kazetari eta pentsalari garrantzitsuekin topaketak egingo dira literatura eta baloia uztartzeko asmoz

Seigarrenez ospatuko dira aurten Bilbon literatura, kazetaritza eta futbola lotzen dituzten Letrak eta Futbola jardunaldiak. Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatuak eta Athleticeko Jokin Garateak eta Jose Angel Iribarrek eman dute azaroaren 2tik 6ra bitartean egingo den aurtengo edizioaren berri.

Oraindik izenik eman ez duten arren, kazetari eta pentsalari garrantzitsuekin topaketa bereziak egingo direla aurreratu dute literatura eta baloia uztartzeko asmoz. Dagoeneko zehaztu dituzten ekitaldien artean azaroaren 2an Borobil Teatroa konpainiak Bilboko BBK aretoan eskainiko duen Jokoz kanpo antzezlana aipa genezake; Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota ditu protagonista satira honek.

Bestetik, propio aurtengo ediziorako sortutako bi komiki banatuko dira jardunaldietan, 20.000 ale guztira: Unai Iturriagak idatzi eta Alfonso Zapicok marraztutako Diamanteak, urrea eta ikatza eta Santiago Garcia eta Pablo Riosen El porteroAthletic Club Fundazioko boluntario talde batek banatuko ditu Bilbon azaroaren 26ko astean.

Datozen asteetan emango dute idazle, kazetari eta sortzaileekin egingo diren gainontzeko ekitaldien berri; guztiak Bilboko Foru Liburutegian egingo dira. 

Athletic Irakurle Kluba

“Athletic Irakurle Klubaren bidez irakurzaletasuna bultzatu nahi dugu, edozein athleticzale edo irakurlek Athleticeko zazpi pertsona ezaguni liburu bat proposatzeko aukera emanez. Jasotako iradokizun guztien artean, zazpi pertsona horiek liburu bana aukeratu, eta hilabeteren buruan irakurtzeko konpromisoa hartuko dute. Era berean, irakurleek ere iradokizun bat jasoko dute klubeko ordezkariaren aldetik, eta haiek ere liburua irakurtzeko konpromisoa hartuko dute. Iradokitako liburu guztiekin Athletic Club Fundazioak irakurle-klub batzuk antolatuko ditu Athleticeko pertsona ezagun horiekin eta iradokitako liburuen irakurleekin”, adierazi dute antolatzaileek. 

Honakoei bidal dakizkieke proposamenak: Josu Urrutia, Ernesto Valverde, Carlos Gurpegui, Mikel Balenziaga, Ainhoa Tirapu, Jone Guarrotxena eta Jose Angel Iribar. Horretarako, lotura honetan agertzen diren fitxetako batean klik egin eta formularioa bete behar da. Irailaren 23ra arte bidal litezke proposamenak. 

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
leire Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
leire
leire

Nire semeak ikastolan dabil lantzen Futbolaren mundua momento honetan. Posible ahal litzateke komiki hauek bidaltzea etxera:
* Diamanteak, urrea eta ikatza
* El Portero
Ondo izan.