Jon Zabaleta ilustratzaileak jasoko du Dabilen Elea saria

0

Abenduaren 18an egingo den Euskal Liburuaren Gauaren baitan jasoko du saria 

Zazpigarrenez ospatuko da aurten Euskal Liburuaren Gaua. Eta bigarrenez jasoko du ilustratzaile batek gau horretan eman ohi den Dabilen Elea saria: Jon Zabaleta sarituko dute aurten Bost elkartek antolatzen dute Euskal Liburuaren Gaua: Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkartea. Abenduaren 18an ospatuko da, 19:30ean, Victoria Eugenia Club aretoan.

Hernanin jaio zen Jon Zabaleta 1950ean. 100 liburu baino gehiago jantzi ditu irudiz. Haur literaturarekin lotura estua izan du, baina komikigintza, zinema-esperimentalean eta mimo ikuskizunetan ere lanean jardundakoa da. Diskoetako azalak ere makina bat egin ditu. Abenduaren 17tik martxoaren 22ra ikusgai egongo dira Jon Zabaletaren lanak Aieteko kultur etxean dagoen Ilustratzailearen Txokoan. 

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments