Shakespeareren ‘Uda gau bateko ametsa’ sarean irakurgai

0

Juan Garzia Garmendiak euskaratu du eta EIZIEK jarri du sarean

William Shakespearek idatzitako A Midsummer’s Night komediaren euskarazko bertsioa irakurgai dago sarean abenduaren 3az geroztik. Juan Garzia Garmendiak ekarri du euskarara eta EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak jarri du sarean, Uda gau bateko ametsa izenburupean. Modu honetara eman zaio hasiera Donostia 2016k eta EIZIEk antolatutako Shakespeareren ametsa biziarazten programari. 2016ko udan, William Shakespeareren heriotzaren 400. urteurrenarekin bat etorriz, egile ingelesaren obra hau antzeztuko dute Kristina-enean Euskaraz, gaztelaniaz eta ingeles modernoz egingo dira antzezpenak. 

Shakespeareren A Midsummer’s Night komediak euskarazko beste bi bertsio ere baditu, 1950eko hamarkadaren bueltakoak: Bingen Ametzagarena eta Bedita Larrakoetxearena. 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu